Vicinay Marine Innovación 2010ean abiarazi zen, Vicinay Marineren baitako ikerketa, garapen eta zerbitzu teknikoetarako konpainia gisa. Garai hartan ere, Vicinay Marine liderra zen munduan Petrolio, gas eta itsaso energiaren industrientzako ainguratze-kate eta osagarrien diseinu, fabrikazio eta horniduran.
Vicinay Marine Innovación enpresaren jarduera nagusiak produktu eta material berriak garatzea, eta teknologia eta know-howa modu berritzailean erabiltzea dira, balio erantsia duten zerbitzu-sorta zabala eskaini ahal izateko: ainguratzeko sistemak sortzeko, tokian bertan ikuskatzeko eta mundu osoan zehar ditugun ainguratze-sistemak kendu osteko analisi eta azterketak egiteko.